Guraso Eskolaren barruan ekimen berria abiaraziko du Udalak

Urola Kostako Hitza 2012ko urt. 17a, 17:01

Errespetuko jarrera eta diziplina demokratikoa sustatzeko programa antolatu du

Izar Arregik gidatuko du eskola; parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 23rako eman behar dute izena Gizarte Zerbitzuetan

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak Guraso Eskolaren baitan Errespetuko jarrera eta diziplina demokratikoa sustatzeko programa antolatu du, seme-alaben heziketarako lagungarri izan daitezken tresnak lortu ahal izateko.

Izar Arregik gidatuko du eskola, eta parte hartu nahi dutenek Gizarte Zerbitzuetako Sailera joan beharko dute, edo 943 157192 telefonora deitu, urtarrilaren 23a baino lehen. Prezioa 15 euro da. Ordaindu ezin dutenen kasuan, bakarkako diru-laguntza bideratuko du Udalak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide