Ostiralean jokatuko da sansebastianetako pilota jaialdia Izarraitz frontoian

Uztarria.eus 2012ko urt. 18a, 11:01

Binakako Txapelketa Nagusiko bosgarren jardunaldirako puntuagarria izango da Azpeitian jokatuko duten partidua

Xala-Laskurain bikoteak Arretxe II.a-Beginoren kontra jokatuko du; Tainta eta Argotek, berriz, Mendizabal III.a eta Ladis Galarza izango dituzte aurkari

Azken ordukoa (17:55): Iker Arretxek ezingo du azkenean partida jokatu; Ekaitz Saralegik hartuko du haren lekua

Urteroko moduan, aurten ere ez du hutsik egingo sansebastianetako pilota jaialdiak Izarraitz pilotalekuan. Binakako Pilota Txapelketa Nagusiko bosgarren jardunaldia jokatuko dute eta Xala-Laskurain eta Arretxe II.a-Begino bikoteak ariko dira nor baino nor.

Hori, Arretxe II.a aurreko asteburuan izandako lesiotik errekuperatzen bada. Izan ere, oraindik konfirmatzeke dago Luzaideko pilotaria jokatzeko moduan izango ote den edo ez. Aurreko partiduan pilotakada gogorra jaso zuen Iker Arretxek buruan eta galdutzat eman zioten partidua, erretiratu egin zelako (22-1). Gipuzkoako egunkari bati kontatu dionez, oraindik mareoekin dabilen arren, jokatzea espero du Arretxek.

Azken ordukoa (17:55): Iker Arretxek ezingo du azkenean partida jokatu; Ekaitz Saralegik hartuko du haren lekua.

Partida horren aurretik beste bat jokatuko dute. Tainta eta Argote Mendizabal III.aren eta Ladis Galarzaren kontra arituko dira.

18:15ean hasiko dira partidak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide