Etxean konposta egiteko seigarren kanpaina abian da

Uztarria.eus 2012ko urt. 18a, 18:01

Parte hartzeko lorategi txiki bat edo baratze bat izan behar da

Interesa dutenek urtarrilaren 31rako eman behar dute izena Urola Erdialdeko Udal Elkartean

Urola Erdialdeko Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Sailarekin batera, abian jarri nahi du etxean konposta egiteko seigarren kanpaina.

Aurrekoetan bezala, kanpainaren helburua norberak bere etxean sortutako materia organikoa konpostatzea eta berrerabiltzea da. Bertan parte hartzeko lorategi txiki bat edo baratze bat izan behar da, gero prozesu horren ondorioz lortutako konposta bertan berrerabiltzeko.

Kanpaina honetan parte hartu nahi dutenei konpostagailua, horren erabilpenerako ikastaroa eta liburuxka, eta aholkularitza zerbitzua (sortzen diren zalantzak argitzeko, telefonoz edo posta elektronikoz) doan emango dizkiete.

Interesa dutenek urtarrilaren 31rako eman behar dute izena Urola Erdialdeko Udal Elkartean, 943 857319 telefonora deituta edota ueue@udal.gipuzkoa.net posta elektroniko helbidera idatzita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide