Corrugadoseko langileek batzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2012ko urt. 19a, 09:01

Corrugados Azpeitiako ELA eta LABeko langileen ordezkariek antolatu dute bilera

Soreasun izango da, 15:30ean hasita

Corrugados Azpeitiako langileentzat batzarra antolatu dute ELA eta LABeko langileen ordezkariek gaurko, hilak 19. Soreasu antzokian izango da bilera, 15:30ean hasita.

Gaur egun 420 langile ditu Corrugadosek, baina Lana Erregulatzeko Txostena tarteko, ehun langile kaleratuko ditu enpresako zuzendaritzak . Beste txosten baten bitartez, berriz, gelditzen diren gainontzeko langileei ekainera bitartean gehienez 60 eguneko suspentsioa jarriko diete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide