Sei urteko zigor eskaera Iker Iparragirrerentzat, atzo Parisen egindako epaiketan

Uztarria.eus 2012ko urt. 19a, 10:01

Iparragirreren senide eta lagunak Pariseko epaitegi aurrean.

ETAren logistika taldeko kideak izatea leporatuta epaitu zuten azpeitiarra

Frantziako Poliziak 2007ko uztailaren 26an atxilotu zuen Iparragirre, Rodez herrian

Atzo, hilak 18, epaitu zuten Iker Iparragirre preso politiko azpeitiarra. Parisen izan zen epaiketa eta sei urteko kartzela zigor eskaria egin zuen Frantziako Fiskaltzak azpeitiarrarentzat, ETAren logistika taldeko kideak izatea leporatuta. Aldiz, Iparragirrerekin batera epaitu zituzten Juan Cruz Maizarentzat eta Galder Bihotz Cornagorentzat zortzi urteko kartzela zigorra eskatu zuen Fiskaltzak. Epaiaren zain geratu zen auzia eta hilaren 25ean jakinaraziko dute. Lagun eta senide taldea herenegun joan zen Parisera atzoko epaiketan Iparragirreri babesa ematera.

Frantziako Poliziak 2007ko uztailaren 26an atxilotu zuen Iparragirre, Rodez herrian, Aveyron departamenduan, herrialdearen hego-ekialdean. Berarekin batera atzeman zituzten, Juan Cruz Maiza Artola eta Galder Bihotz Cornago Arnaez. Hirurei ETAren talde logistikokoak izatea leporatu zioten atxilotu zituztenean.

Iparragirrek 2005ean ihes egin zuen, Espainiako Polizia Azpeitira atxilotzera etorri zenean.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti (Paterra). Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Jabi Agirre. Sevilla II (Espainia) preso, 957 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduan Espainiaratu egin zuten.
- Joseba Segurola. Nanterren (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.
- Josu Urbieta (Pow). La Santen (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2010eko ekainean atxilotu zuten.

Deportatuak
- IƱaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide