Aurreneko danbor hotsak, ikastetxeetan

Uztarria.eus 2012ko urt. 19a, 20:01

Ikusi hemen Azpeitiko Ikastola Ikasberri, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Iraurgi Ikastetxeko danborraden argazkiak

Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia bandera igotzean eta Imanol Eliasen omenaldian izango da gauean

Aurten ere ikastetxeak izan dira San Sebastian bezpera ospatzen aurrenak. Azpeitiko Ikastola Ikasberri, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek gogotik astindu dituzte danborrak arratsaldean, ikuslez bete diren jolastokietan, Gaur ikastetxean aritu direnetako batzuk biharko haur danborradan ere aterako dira kalez kale.

Ikusi hemen Azpeitiko Ikastola Ikasberri, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Iraurgi Ikastetxeko danborraden argazkiak

Ahaldun Nagusia Azpeitian

Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia bandera igotzean eta Imanol Eliasen omenaldian izango da gauean. Hala jakinarazi dute arratsaldean bertan Diputaziotik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide