Laburrago? Bai zera! Oso-osoa

Uztarria.eus 2012ko urt. 20a, 15:01

Euriak ez ditu atzeratu umeak, ezta haien umorea ere.

Hasi baino berrogeita bost minutu lehenago bestelakoa aurreratu badute ere, umeen danborradak ohiko ibilbidea bete du

Itziar Oiarzabalek eta Maria Jesus Garmendiak omenaldia jaso dute udaletxean

Ikusi umeen danborradaren argazkiak

Hasi baino berrogeita bost minutu lehenago bestelakoa aurreratu badute ere, umeen danborradak ohiko ibilbidea bete du azkenean. Eguerdi inguruan euria gogoz ari zen, baina erauntsia baretu egin da handik gutxira eta, gehienak plastikoz ondo estalita, San Sebastian eguneko umeen danborrada normaltasunez egitea erabaki dute, 12:30etik aurrera.

Eguraldi txarrak ez du gaztetxoenen festarako gogoa zapuztu. Plazara iritsi direnerako gehienak nahikoa bustita zeuden arren, oso-osorik bete dute ibilbidea. Ikusleak ere erruz elkartu dira kale eta plaza bazterretan, aterkipeetan babestuta, danbor-jotzaile txikiei berotasuna emanez.

Umeak plazan zirela, San Sebastian Martxa eta Soreasuko Sebastian jo ondoren, eguneko omenaldi ekitaldiari ekin diote udaletxeko Areto Nagusian. Itziar Oiarzabalek eta Maria Jesus Garmendiak jaso dute Udalaren omenaldia, bereziki Erregeen kabalgatan urteetan egin duten lana eskertuz.

Ikusi umeen danborradaren argazkiak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide