Datorren urtera arte San Sebastian!

Uztarria.eus 2012ko urt. 23a, 12:01

Bandera jaitsieran sei taldek hartu zuten parte.

Euriak euri iragarritako moduan ospatu dituzte herritarrek sansebastianak

Haurren danborrada garaian euria gogotik egin zuen

Euriak euri, ustekaberik gabe ospatu dituzte herritarrek sansebastianak. Hilaren 19an, ostegunean, euria egin bazuen ere, helduen danborradan ez zen aldaketarik izan. Hurrengo egunean, hilaren 20an, haurren danborradan normaltasuna nagusitu zen, nahiz eta, hasi baino berrogeita bost minutu lehenago bestelakoa aurreratu zuten.

San Sebastian egunean bandera jaitsiera egin zuten sei taldek. 23:15ean Sanjuandegin hasi zuten ibilbidea eta jende ugari elkartu zen bukaeran plazan, azken danbor hotsak entzuteko.

Eguraldiagatik, ordea, aldaketaren bat edo beste egin zen. Umeentzako parkea esaterako. Izan ere, plazan egitekoak baldin baziren ere, azkenean, Betharrametan egin behar izan zuten eguraldia zela-eta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide