Azpeitiko Udal Liburutegiak 35.126 erabiltzaile izan zituen iaz, 2010ean baino 5.739 erabiltzaile gehiago. Erabiltzaile horietatik 1.459k Wifia erabili zuten eta 34.784 liburu mailegatu ziren guztira. Egun, 4.131 bazkide ditu Udal Liburutegiak, eta 2011 urtean 536 pertsona egin ziren bazkide.
Iaz, helduentzako euskarazko liburuen artean, Arantxa Urretabizkaiaren Hiru Mariak
izan zen irakurriena. Bigarren irakurriena, aldiz, Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao
izan zen. Gaztelerazkoen artean, Maria Dueñasen El tiempo entre costuras
liburua izan zen mailegatuena, eta Glen Cooperren La biblioteca de los muertos
bigarren mailegatuena.
Haur eta gazteen liburuak
Umeen literaturan, 0-4 urte bitartekoen artean, Bubu ehiztari
eta Kroko eta lagunak
liburuak izan dira euskarazko irakurrienak.
.5 eta 7 urte bitarteko gaztetxoen artean irakurrienak, Txirri, Mirri eta Txiribiton
eta Alaitz Olaizolaren Azpeitiko kontuak eta komeriak
liburuak izan dira.
.8 eta 11 urte inguruko gaztetxoek gehien irakurri dituzten liburuak honakoak dira: Bidaizoroa Sagutxistanera
eta Munduko lasterketa eroena
. Biak ere Geronimo Stilton idazlearenak.
Hamabi urtetik gorako gaztetxoek, euskarazko liburuen artean, Agustin Fernandezen Maitasuna da geratzen den bakarra
eta Pierdomenico Baccalarioren Denboraren ateak
dira gehien mailegatu dituztenak. Gaztelerazkoetan, berriz, Cecilia Dominguezen Aquel Verano
eta C. S. Lewisen El sobrino del mago
izan dira mailegatuenak.