Mus Txapelketa izango da ostiralean, Egin Dezagun Bidea ekimenaren baitan

Uztarria.eus 2012ko urt. 24a, 13:01

Hileko azken ostiraletako ekimen berriak azaroan hasi zituzten.

Aurretik, 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute

Elkarretaratzea bukatutakoan pintxo poteoa egingo dute herriko hainbat tabernetan

Datorren ostiralean, hilak 28, Egin Dezagun Bidea ekimenaren (hileko azken ostiraletako ekimenak) baitan, elkarretaratzea, pintxo poteoa eta mus txapelketa izango dira. Lehenengo, 19:00etan, elkarretaratzea egingo dute, plazan. Segidan, pintxo poteoa egingo dute Charles Chaplin, Fideo de Mileto, Sanagustin Kulturgunea, Intz, Orkatz, Bost eta Etxe Zuri tabernetan.

Behin pintxo poteoa bukatuta, euskal presoen aldeko mus txapelketa hasiko da, Gaztetxean. 21:30ean zabalduko dute izena emateko epea, eta 21:50ak bitartean eman ahal izango da. Bikote bakoitzak hamar euro ordaindu beharko du, eta bikote irabazleak Euskal Herriko mus txapelketan lehiatzeko aukera izango du. Euskal Herriko txapeldunak 3.000 euro eta lau lagunentzat nazioartera bidaia bat eskuratuko ditu. Bestalde, ostiraleko irabazleak Gaztetxeak oparitutako otarra jasoko du. Otarrak, besteak beste, arkumea, gazta, intxaurrak, txakolina, Kontu Lepo fanzinearen sorta... izango ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide