Sei lagun atxilotu zituzten atzo, etxe huts batean lapurreta egiteagatik

Uztarria.eus 2012ko urt. 25a, 13:01

Hartzubia kaleko etxe batean sartu ziren lapurrak, atzo arratsaldean.

Artzubia kaleko etxe batean egin zuten lapurreta

Auzoko bizilagun baten abisua jaso zuten ertzainek

Atzo, asteartea, sei lagun atxilotu zituen Ertzaintzak Artzubiko etxe huts batean sartu eta hainbat objektu lapurtzeagatik. Galdara eta erradiadorea eskutan zituztela atzeman zituzten susmagarriak.

.18:00ak inguruan gertatu zen lapurreta. Adin desberdinetako, 16 urte eta 42 urte bitarteko, hiru emakume eta hiru gizonezko atzeman zituzten ertzainek, auzoko bizilagun baten abisua jaso eta gero.

Sei lagunak atxilotu eta komisaldegira eraman zituzten, baina aske utzi eta epaiketaren zain gelditu dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide