Futbola eta heziketa hizpide bihar, osteguna, Lagun Onakek antolatutako hitzaldian

Uztarria.eus 2012ko urt. 25a, 17:01

Betharrameko aretoan izango da, 19:00etan hasita

Bittor Alkiza, Juanjo Ibarburu, Aitziber Aizpuru, Oier Agirrezabal eta Aitor Zulaika izango dira hizlariak

Lagun Onak Futbol Taldeak hitzaldia antolatu du biharko, osteguna eta hilaren 26a. Futbola eta heziketa izenburua jarri diote eta gaia intereseko duten herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara, eta bereziki klubeko jokalarien gurasoak.

Hitzaldia Betharrameko aretoan izango da, 19:00etan hasita. Bittor Alkiza (Realeko kirol zuzendaria), Juanjo Ibarburu (Realeko kontseilaria), Aitziber Aizpuru (dietista), Oier Agirrezabal (Realeko prestatzaile fisikoa) eta Aitor Zulaika (Lagun Onakeko kirol zuzendaria) izango dira hizlariak. Ekitaldiaren lehen zatian hizlari bakoitzak dagokion esparruaz azalpenak emango ditu eta, ondoren, eztabaidarako eta iritzi trukerako tartea irekiko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide