Bidezko merkataritza dendan 1.800 euro lortu dituzte

Uztarria.eus 2012ko urt. 26a, 11:01

Azpeitiko Mixio Taldeak bidezko merkataritza demda zabalik izan zuen Gabonetan

Dendaren balorazioa egin dute antolatzaileek, eta gustura daude han bildutakoarekin, eta jendeak emandako laguntzarekin

Azpeitiko Mixio Taldeak bidezko merkataritza demda zabalik izan zuen Gabonetan, karitasen lokalean, Frontoi Txiki ondoan.

Dendaren balorazioa egin dute antolatzaileek, eta gustura daude han bildutakoarekin, eta jendeak emandako laguntzarekin. 1.800 euro eskuratu dituzte, eta Mixio Taldeak "eskerrak" eman nahi dizkie parte hartu zuten guztiei. Antolatzaileek esan dutenez, "ez da momenturik onena jendearentzat, baina hala eta guztiz, jendeak zerbait aportatu nahi izaten du, eta halaxe izan da".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide