Lan Mobel Iraurgiko Ola Atoyebi nigeriar pibota Zilarreko Adecco Ligako bost jokalari onenetan sartu dute Solobasket.com-ekoek, asteburu honetan Ourenseren kontra jokatutako partidan lortutako puntuazioa dela-eta.
.24 puntu saskiratu zituen, eta zortzi errebote jaso. Asistentzia bat emanda eta baloi bat berreskuratuta bukatu zuen partida eta, horrenbestez, 25 puntuko balorazioa jaso zuen Lan Mobel ISBko jokalariak.
Ez da Atoyebi bost jokalari onenetan sartzen duten lehenengo aldia. Izan ere, Coruñaren kontra jokatutako partidan ere 33 puntuko balorazioarekin sartu zen-eta bost onenetan.
Bestalde, Zilarrezko Adecco Ligako laugarren saskiratzaile onena da Atoyebi, 16.92 puntu sartuta partidako. Aldiz, lehenengo postuan dago Lan Mobel ISBko Alfredo Ott, 17.77 punturekin.