Zapatuan, Udalak eta eragileek egindako deialdiaren harira, 70 bat lagunek ibaia garbitu zuten goiz partean. 8:30etan hasi ziren eta 12:30ak ingurura arte egin zuten garbiketa, 3 taldetan banatuta (Lasaotik Gaztetxera, Gaztetxetik Perretxiko eraikinera eta Perretxikotik Loiolara). Bildutako zabor guztia plazan utzi zuten gainontzeko herritarrek ikusteko zenbat zabor pilatu den ibaian.
Gutxienez hiru kontainer bete zituzten ibaiko hondakinekin. Denetarik bildu zuten: bizikleta, hamaka, pneumatikoak, telefonoa... Behin garbiketa lanak bukatuta, lanean ibili ziren guztiek hamaiketakoa egin zuten udaletxeko arkupetan.
Udal ordezkariak "oso gustura" agertu dira Denon Artean
kanpainaren baitan antolatutako ekimenak izan duen harrerarekin.