Asteburu honetan ez dute zorterik izan Lan Mobel ISBko eta Hirugarren Mailako Lagun Onakeko jokalariek. Biek galdu egin dituzte ligako partidak.
Lan Mobel ISBk Avilaren kontra jokatu zuen zapatuan, kanpoan, eta azpeitiarrek partida aurretik hasi bazuten ere, 75 eta 70 bukatu zen lehia. Lagun Onakek, berriz, 0 eta 2 galdu zuen Garmendipen, Laudioren kontra.
Ez dute zorterik izan asteburuan bi klubetako talde nagusiek.