Uztarria Komunikazio Taldeak Uztarria.com berritua aurkeztuko du zapatuan, otsailak 4, 12:00etan Sanagustin Kulturgunean. Edukiz eta itxuraz eraberritutako webgunea erabilgarri izango dute bisitari guztiek, zapatutik aurrera.
CodeSyntax enpresari eman dio Uztarria Komunikazio Taldeak webgunea berritzearen enkargua eta Josu Azpillaga azpeitiarrak, bere garaian Uztarria.com diseinatu zuen berak, izan du orain ere lanaren ardura nagusia.
Uztarria.com berrituak ekarriko dituen nobedadeen artean herritarren parte-hartzea sustatzera bideratuta eratu nahi den Komunitatea dago.
Webgunearen inguruko informazio gehiagorako egin klik hemen .