Joan den ostiralean, hilak 27, inauguratu zuen Deustuko Unibertsitateak Bilbon duen liburutegian XIII. eta XIX. mendeetako liburuen erakusketa. 'Testamentum: 2000 aƱos dando fe' izenburupean zabaldu dute erakusketa, Ignacio Ellacuria aretoan, eta otsailaren 17ra arte egongo da zabalik. Astegunetan 12:00etatik 20:00etara egongo da irekita, eta aste bukaeran, berriz, 11:00etatik 14:00etara.
Erakusketako hainbat liburu Loiolako Liburutegitik eramandakoak dira. 2010eko urrian eraman zituzten Loiolako 10.000 liburu inguru Bilbora.
.1997an liburutegiak bultzada handia jaso zuen eta orduan sortu ziren egungo liburutegia eta artxiboa . Uztarria aldizkariak Loiolako Liburutegiari erreportaje zabala eskaini zion 2007ko abenduko zenbakian.