Aurteneche eta Lan Mobel ISBren arteko partida ikustera joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2012ko ots. 1a, 13:02

Autobuserako txartelak Iraurgiren tabernan eskuratu daitezke, 10 euroren trukean

Zapatuan, hilak 4, izango da partida, 19:45ean hasita

Zapatuan, hilak 4, Aurteneche eta Lan Mobel ISBk partida jokatuko dute, Gasteizen, 19:45ean hasita. Hori dela-eta, Iraurgi Saskibaloi Taldeak autobusa antolatu du partida ikustera joan nahi dutenentzat.

Iraurgiren tabernan daude autobuserako txartelak salgai. Iraurgikoek adierazi dutenez, "partida ikuster joan nahi duenak lehen bait lehen hartu beharko du txartela, autobuseko jarlekuak mugatuak dira-eta". Gasteizera joan-etorria eta partidarako sarrera 10 euro ordaindu beharko dira, eta 18:00etan abiatuko da autobusa anbulatorio aurretik.

Lan Mobel ISB sailkapeneko hamargarren postuan dago. Aurteneche, aldiz, bigarrengoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide