Lan Mobelen garaipena eta Lagun Onaken berdinketa, asteburuan

Uztarria.eus 2012ko ots. 6a, 11:23

Lan Mobel ISBk herenegun, zapatua, jokatu zuen Aurtenecheren kontra Gasteizen, eta 71 eta 82 nagusitu zen Iraurgi

Hirugarren Mailako Lagun Onakeko taldeak 1-1 berdindu zuen Baskoniaren kontra atzo jokatutako partida

Asteburuan puntu batzuk lortu dituzte herriko lehen taldeek, izan ere, Lan Mobel ISBk zapatuan jokatutako partida irabaztea lortu zuen eta Hirugarren Mailako Lagun Onakeko taldeak berdindu egin zuen atzo, igandea.

Lan Mobel ISBk Aurtenecheren kontra jokatu zuen herenegun, zapatua, Gasteizen eta 71 eta 82 nagusitu zen Iraurgi. Azpeititik autobus bat joan zen Gasteizera Lan Mobel animatzeko. Lehen laurdenean azpeitiarrak atzetik ibili baziren ere, laugarren garaipena segidan eskuratu zuen Iraurgik. 

Aldiz, Hirugarren Mailako Lagun Onakeko taldeak berdindu egin zuen. 11:30ean zuten hitzordua Baskoniaren kontra, Basaurin. Lagun Onak egun sailkapeneko 13. postuan dago, jaitsiera postuetatik hamar puntura.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide