Agur Santagedei!

Uztarria.eus 2012ko ots. 6a, 12:24

Asteburua festa giroan pasatu dute Matxinbentan. Zapatuan Santa Eskean aritu zen hainbat auzotar, eta iluntzean auzo afaria egin zuten. Atzo ospatu zuten, ordea, egun handia. Goizean hasita, txistularien goiz eresia, Ilunpeko pilotarien partidak eta meza izan ziren. Arratsale partean, berriz, umeentzako jolasak. Gero, herri kirolak izan ziren, eta han Aimar Irigoien eta Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.na aritu ziren buruz buru harria jasotzen. Aldiz, Olasagasti eta Azurmendi aizkoran aritu ziren. Irigoien eta Olasagasti nagusitu ziren, bata harri-jasotzen eta bestea aizkoran. Antolatzaileek esan dutenez, "arazorik gabe eta giro onean pasatu ditugu festak".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide