Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2012ko ots. 7a, 12:04

Besteak beste, Larrin eta Larre eremuez ariko dira gaurko udalbatzarrean

19:30ean hasiko da ohiko bilkura

 

Azpeitiko Udalak gaur, asteartea, Udalbatza Osoaren ohiko bilkura egingo du, 19:30ean hasita, udaletxeko Areto Nagusian.

Bilkurako gaiekin hasi aurretik, joan den urtarrilaren 24ko batzarreko akta onartu edo ez erabakiko dute udal ordezkariek. Behin hori erabakita, ondorengo gaiez jardungo dute: Azpeitian lur ez urbanizagarrian eraikita dauden etxebizitzak jabetza horizontalean banatzeko irizpidea onartzea proposatuko dute. Ondoren, Azpeitiko Larrin eta Larreko industriaguneen egoeraren berri emango du alkateak.

Industria eremuen gainean jardun ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekarpenen murrizteak Azpeitiko Udalean duen eraginaz ariko dira. 

Gai horiez gainera, Azpeitiko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren garraioaren inguruan eskatutakoen berri emango dute udal ordezkariek; besteak beste, bide gorriekin lotutakoak eta sahiesbidearen inguruak.

Galdera eta erreguen txandaren aurretik, baratzen inguruko programaren jarraipenaren berri emango dute. Hala, gai horiexek izango dira gaur landuko dituztenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide