Izarraizko zazpi igerilari, Kutxa Sariko finalean

Uztarria.eus 2012ko ots. 7a, 12:18

Igandean jokatzekoa zen finala, baina eguraldi txarragatik otsailaren 26ra atzeratu dute.

Urtarrilaren jokatu zituzten finalera sailkatzeko kanporaketak Azpeitian eta Legazpin.

Izarraitz Igeri Elkarteko zazpi igerilarik Kutxa Sariko finalerako txartela lortu dute. Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga eta Maialen Aizpuruk 50 metro bizkarrean; Eva Astigarragak 50 metro bularrean; eta, Jakes Arteaga, Eneritz Aramendi eta Aiora Beristainek 50 metro librean lortu dute finalerako txartela. Taldeka, Maialen Aizpuru, Aiora Beristain, Jakes Arteaga eta Julen Urangak 50 metro libre mixtoan finala jokatzeko aukera lortu dute. Joan den igandean jokatzekoa zen finala, baina eguraldi txarragatik otsailaren 26ra atzeratu dute.

Alebin eta infantil mailako kanporaketak Azpeitian eta Legazpin jokatu zituzten urtarrilean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide