Sagardotegira irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak, zapaturako

Uztarria.eus 2012ko ots. 7a, 12:45

Izena hilaren 9a, osteguna, baino lehen eman behar da

08:00etan abiatuko dira plazatik 

Lagun Onak Mendi Bazkunak Aldaba Txiki sagardotegira irteera antolatu du zapaturako. 08:00etan abiatuko dira plazatik eta Elosiagatik barrena Bidaniara joango dira. Handik Aldaba Txikira joango dira, eta bospasei orduko txangoa izango da. Arratsaldean herrira itzuliko dira autobusez.

Izena hilaren 9a, osteguna, baino lehen eman behar da www.lagunonakmb.org webgunean edo lagunonak@euskaltel.net helbidera idatzita. Bazkideek lau euro ordaindu beharko dute, bazkide ez direnek sei euro, eta ikasle zein langabetuek hiru euro. Sagardotegiko bazkaria, berriz, bertan ordainduko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide