Elurra Azpeitian

Uztarria.eus 2012ko ots. 8a, 13:34

Zurituta edo zuritze bidean dira Azpeitiko eta inguruetako zelai eta mendiak. Herriko teilatuek ere zuri kolorea dute goizaldetik. Ez dago arazo handirik inguruko errepideetan, nahiz eta Bidanian, Azkaraten eta Urrakin kontuz gidatzea gomendatzen den.

Euskalmeten arabera, arratsaldean eguraldiak hobera egingo du. Atertu egingo du, eta ostarteak zabalduko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide