Azpeitiko Udalak bat egingo du biharko lanuztearekin

Uztarria.eus 2012ko ots. 8a, 14:09

Administrazioek arlo publikoan aurreratu dituzten murrizketen harira egin dute deia sindikatuek.

ELA, LAB eta STEE/EILAS sindikatuek biharko, hilak 9, deitu duten grebarekin bat egitea erabaki du Azpeitiko Udalak. Administrazioek arlo publikoan aurreratu dituzten murrizketen harira egin dute deia sindikatuek.

Azpeitiko Udalak 11:00etatik 15:00etara egingo du lanuztea, eta 11:00etan elkarretaratzea egingo dute, plazan. Gainera, kiroldegia eta igerilekua itxita egongo dira 11:00etatik 18:00etara eta, beraz, tarte horretan ematekoak ziren ikastaroak-eta bertan behera geldituko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide