Iraurgi Cup kirol klubak mus txapelketa antolatu du larunbaterako

Urola Kostako Hitza 2012ko ots. 9a, 18:00

Iraurgi Cup kirol klubak lehen mus txapelketa antolatu du larunbat honetarako, otsailaren 11. Loiolako Kiruri jatetxean jokatuko dute lehiaketa, 15:30ean hasita.

Izena Kirurin bertan eman beharko da eta txapelketa hasi bitartean horretarako aukera egongo da.

Bikoteko 30 euro ordaindu beharko dira. Lehiaketa lau erregetara, lau usteletara eta lau hamarrekotara jokatuko dute.

Txapelketako aurreneko lau bikoteek jasoko dute saria: irabazleek, 800 euro eta 2012-2013 denboraldian Anoetan Realaren partidak ikusteko bi sarrera irabaziko dituzte; bigarren egiten dutenek, 400 euro eta Olarra upategira bi pertsonentzako bisita eta bazkaria; hirugarrenek, 150euro eta bi txuleta; eta, laugarrenek 50 euro eta bi afari Kiruri jatetxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide