Sektore publikoan deitutako lanuzteak jarraipen zabala izan du herrian

Uztarria.eus 2012ko ots. 9a, 18:33

ELA, LAB eta EILAS sindikatuek lau orduko lanuzteak deituak zituzten gaurko EAEko sektore publikoan. "Murrizketak salatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoak eskatzeko" egindako protestak eragin zabala izan du Azpeitian. Udalak eta hango langileek bat egin dute deialdiarekin; ordu erdiko elkarretaratzea egin dute plazan, 11:00etatik 11:30era. Sare publikoko ikastetxeetan ere bat egin dute lanuztearekin -eta hitzartutako sareko hainbat irakaslek-, eta anbulatorioan ere antzeman da lanuztea. 11:00etatik aurrera izan da nabarmena lau orduko lanuztearen eragina, ordu horretatik aurrera egin dutelako langile gehienek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide