Azpeitiko eta Gipuzkoako hondakinen kudeaketaz mintzo

Uztarria.eus 2012ko ots. 10a, 12:03

Atzo, 60 bat lagun elkartu ziren Sanagustin kulturgunean. (Azpeitiko Udala)

Azpeitia Zero Zabor taldeak hitzaldi zikloa abiatu zuen otsailaren 1ean, asteazkenean, eta herenegun, otsailak 8, bigarren hitzaldia izan zen Sanagustin kulturgunean.

Azpeitia Zero Zabor taldeak hitzaldi zikloa abiatu zuen otsailaren 1ean, asteazkenean, eta herenegun, otsailak 8, bigarren hitzaldia izan zen Sanagustin kulturgunean. Leire Etxaniz Urola Erdiko Mankomunitateko Lehendakaria eta Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketa arduraduna izan ziren hizlariak eta Azpeitiko eta Gipuzkoako hondakinek duten kudeaketa izan zuten hizpide. 60 bat herritar bertaratu zen kulturgunera.

Hurrengo hitzaldia, hilaren 13an, astelehena, izango da, 19:00etan hasita Sanagustin kulturgunean. 'Zero Zabor; Hondakinek badute irtenbidea' izenburupean egingo dute hitzaldia eta Ainhoa Arrozpide eta Mikel Ikatzategi Gipuzkoa Zero Zaborreko kideek hartuko dute hitza.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide