Kaldereroen konpartsaren kalejirak girotuko du Karnabal aurreko zapatua

Uztarria.eus 2012ko ots. 10a, 18:36

Azpeitian karnabalak hasi aurreko aste bukaeran, eta ohi bezala, Kaldereroen festak jarriko du giroa kalean. Bihar, otsailaren 11, 19:30ean abiatuko da konpartsaren kalejira Arana kaletik, Ardozaleak soziedadearen aurretik.

Parte hartu nahi dutenek kaldereroz mozorrotuta eta zartagina eta mailua eskutan azaltzea besterik ez dute.

Aranatik Errebalera, Goikokalen behera Enparan kaletik, Erdikaletik eta Elizkaletik ibiliko da Kaldereroen konpartsa, handik berriro Erdikalera jo eta hortik gora plazaraino iritsita, festa bertan bukatzeko. Bi pieza errepikatuko dituzte ibilbide osoan: Trapu zaharrak eta Kaldereroen martxa.

Herriko hainbat eragilek eta Udalak elkarlanean antolatu dute aurtengo Kaldereroen festa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide