Lagun Onakek garaipena, zazpi jardunaldi eta gero

Uztarria.eus 2012ko ots. 13a, 11:36

Azpeitiar taldeak 2 eta 1 irabazi zion Elgoibarri. Elgoibar hasierako minutuetan sailkapenean aurreratu baldin bazen ere, hiru puntuak eskuratzea lortu zuen Lagun Onakek.

Gipuzkoarren arteko derbia jokatu zuten zapatuan Garmendipen Hirugarren Mailako Lagun Onakek eta Elgoibarrek. Zazpi jardunaldi irabazi gabe egon ostean, zapatuan irabaztea lortu zuten Iñaki Eskisabelen mutilek, 2 eta 1.

Azpeitiarrak markagailuan atzetik ziren zazpigarren minuturako, baina Blancok 46. minutuan eta taldera iritsi berria den Kenan Kodrok 88. minutuan sartutako golei esker irabazi zuen Lagun Onakek.

Zapatuko garaipena tarteko, Lagun Onak  11. postuan dago, 31 punturekin. Aldiz, Elgoibar 12.na da, 30 punturekin.

Lan Mobelen porrota

Lan Mobel ISBk, aldiz, ezin izan dio garaipen ilarari jarraipenik eman. Izan ere, ostiralean Madrilen jokatu zuen azpeitiar taldeak Las Rozasen kontra, eta 76 eta 57 bukatu zen partida. Norgehiagoka berdinduta hasi baldin bazuten ere, erraz irabazi zion Madrilgo taldeak Lan Mobeli.

Sailkapeneko bederatzigarren postuan dago Lan Mobel asteburuko porrotaren ostean. Aldiz, Las Rozas hirugarren postuan dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide