Karnabaletako afaria antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2012ko ots. 13a, 12:16

Baigera Jubilatuen Elkarteak karnabaletako afaria antolatu dute hilaren 20rako, astelehena. Afarira joan nahi duten bazkideek gaur, astelehena, izango dute izena emateko azken eguna.

2012ko kuotak kobratzen ere hasi da elkartea, eta uztailera arte egongo da horretarako aukera.

Baigera Jubilatuen Elkarteak karnabaletako afaria antolatu dute hilaren 20rako, astelehena. Afarira joan nahi duten bazkideen gaur, astelehena, izango dute izena emateko azken eguna. Baigera I-en edo Baigera II-an eman beharko dute izena, eta afariko menua eta prezioa Baigerako bulegoetan bertan jakinaraziko da.

2012ko kuotak

Joan den otsailaren 1ean hasita, Baigera 2012. urteari dagozkion kuotak kobratzen ari da. Uztailera arte egin ahal izango da ordainketa Baigerako bulegoan, astegunetan, 10:30etik 12:30era bitartean.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide