Nuarben

Xabier Gantzarain (Berria) 2012ko ots. 13a, 17:29

Beti galdetzen diot neure buruari: zer egin ote zuen jendeak egun hartan, larunbata zen, asko lanera joango ziren goizean, egun osoz ere bai agian, edo ez, akaso ordurako hedatua egongo zen larunbata jai egiteko pentsamendua, jendeak atseden hartuko zuen larunbatetan, mendira joango ziren egun pasa, zer egiten zuen jendeak orduan, zer egin ote zuten nire gurasoek, zer egin ote zuten herritarrek, zer egin zuten azpeitiarrek, zarauztarrek, izan ote zen manifestaziorik, protestarik, istilurik, sasian zenbat jende ote zebilen, larunbat hartan zein izan ote zen hizketa gaia tabernetan, kalean, zer esan ote zuen jendeak sukaldeko babesean, nolakoak ote zituzten kezkak, zer izan ote ziren fusilamendu haiek jendearentzat, larunbat hartan bota al zuen telebistak futbol partidarik, zein kantu jarri zituen Herri Irratiak, eta gero, zein izan ote ziren Diario Vasco-ren tituluak 1975eko irailaren 28 hartan, zer egin ote zuen jendeak, mezatara joan ziren, otoitz egin zuten fusilatuen alde, zer egin zuten Nuarben, zer egin zuen Maria Otaegik, zer egin zuten Badajozen, zer egin zuen Silvia Carreterok, zer egin zuten norbere historia beste historia luzeago eta ilunago batekin gurutzatu zitzaienek?

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide