Hementxe dala, je!

Erabiltzailearen aurpegia Iosu Badiola 2012ko ots. 13a, 23:41

Orain dela hamar bat urte Agustin Madrazok egindako moldaketa bat duzue entzungai. Hementxe dala goiz eresiaren bertsio elektronikoa.

Badatoz aurten ere karnabalak, askorentzat Azpeitiko festarik onenak. Eta musikarik gabeko festarik ez denez, orain dela hamar bat urte Agustin Madrazok egindako moldaketa bat duzue entzungai. Hementxe dala goiz eresiaren bertsio elektronikoa, hain zuzen.

Orduan asko jarri zuten tabernetan, baina harrezkero ez da ia entzun. Ondorioz, gazte askok ezagutu ere ez dute egingo.


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide