Denera, 100 lagunetik gora izan dira Azpeitia Zero Zaborren hitzaldi zikloan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitia Zero Zabor 2012ko ots. 14a, 02:26

www.azpeitiazz.com

Atzo izan zen azken hitzaldia Sanagustin Kulturgunean, Zero Zabor: hondakinek badute alternatiba izenburupean. Adin eta eremu ezberdinetako 40 bat herritar bildu ziren bertan, Ainhoa Arrozpide eta Mikel Ikatzategik eman zuten hitzaldia entzuteko.

Ia ordubetez aritu ziren Gipuzkoako herri ezberdinetako datuak ematen, bilakaerak, grafikoak etab. Murrizketaz, bilketa sistema ezberdinez... informazio ugari jaso zuten bertaratu zirenek. Gero beste ordu erdi batez, bertaratutakoen galderak erantzun zituzten.

“Informazioa behar dugu”

Horixe jende gehienak behin eta berriz aipatzen zuena. Behin eta berriz, eskertu egin dute entzuleek hitzaldi hauetan eskaini zaien informazioa eta Azpeitia Zero Zabor taldekoek ere jaso dute mezua: orain arte informazioa eta eztabaida zabaltzea bazen helburua, erreafirmatzeko balio izan dute hitzaldi hauek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide