Lilatoirako izena eman daiteke dagoeneko, igerilekuan

Uztarria.eus 2012ko ots. 14a, 11:18

Martxoaren 4an, igandea, Donostian egingo den XXIII. Lilatoi lasterketan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko, igerilekuan.

Martxoaren 4an, igandea, Donostian egingo den XXIII. Lilatoi lasterketan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko, igerilekuan. Otsailaren 23a, osteguna, izango da izena emateko azken eguna. Gero, izena ematen dutenek hilaren 28tik aurrera jaso ahal izango dituzte elastikoa eta dortsala igerilekuan, bertan.

Lasterketako dortsala hamar euro ordaindu beharko da, baina txip horia dutenek bederatzi euro. Donostiara joan-etorria egiteko ez du autobusik antolatu Udalak.

Lasterketak bost kilometroko ibilbidea izango du eta 11:00etan abiatuko da, Boulevard-etik.

Iaz 51 azpeitiarrek bukatu zuten Lilatoia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide