Artzai-inudeen kalejiran danborra jo nahi dutenek gaur izango dute lehenengo entsegua

Uztarria.eus 2012ko ots. 14a, 13:11

Karnabalak gerturatzen ari dira eta dagoeneko prestaketetan murgilduta da hainbat herritar. Elegante Eguneko Artzai-Inudeen konpartsan danborra joaz atera nahi duten herritar guztiei zuzenduta deialdia egin du Festa Batzordeak. Gaur egingo dute lehenengo entsegua, 21:00etan hasita, perretxikoan.

Karnabalak gerturatzen ari dira eta dagoeneko prestaketetan murgilduta da hainbat herritar. Elegante Eguneko Artzai-Inudeen konpartsan danborra joaz atera nahi duten herritar guztiei zuzenduta deialdia egin du Festa Batzordeak. Gainera, "oraindik ere danbor taldea osatzeko jendea behar" dela esan dute.

Gaur, asteartea, egingo dute lehenengo entsegua 21:00etan, perretxikoan, eta "danborradan parte hartu nahi duenak hara azaldu besterik ez du", esan du Mikel Ibarzabalek. Hurrengo entsegua ostegunean izango da Itsasiren lokalean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide