Kalitatea ziurtatuta

Uztarria.eus 2012ko ots. 15a, 11:36

Atzo, asteartea, hainbat enpresak jaso zuten Kalitate Turistikorako Konpromisoaren ziurtagiria.

Atzo, asteartea, Urola bailarako kalitate turistikorako hirugarren ziurtagiriak banatu zituzten, Sanagustin kulturgunean. 2011 urteari dagozkien ziurtagirian banatu zituzten eta Azpeitiko lau jatetxe izendatu zituzten.

Atzo, asteartea, Urola bailarako kalitate turistikorako hirugarren ziurtagiriak banatu zituzten, Sanagustin kulturgunean. Han izan ziren, besteak beste, Urola bailarako udaletako, Iraurgi Lantzeneko eta Foru Aldundiko ordezkariak.

Lehenengo, 2011n egindako lana tarteko, Kalitate Turistikoaren Konpromisoa ziurtagiria jaso zuten Azpeitiko lau jatetxek: Sagasti Zahar, Landeta sagardotegia, Lau Bide eta Neredi. Bestalde, ziurtagiria 2009an eta 2010ean jaso zuten establezimenduek ziurtagiri berriztua jaso zuten. 2009an eta 2010ean ziurtagiria jaso zuten enpresen artean daude hauek: Mikel Uria jatetxea, Kiruri jatetxea, Jai Alai jatetxea, Larrañaga jatetxea, Burdinbidearen Euskal Museoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide