Urrestildarrak nagusi, musean

Uztarria.eus 2012ko ots. 15a, 12:09

Iraurgi Cup Kirol Klubak antolatuta, mus txapelketa jokatu zen joan den zapatu arratsaldean, Loiolako Kiruri jatetxean. Antolatzaileak gustura gelitu dira izandako parte-hartzearekin: "Jende askok hartu zuen parte lehian, eta giro bikainean egin zen txapelketa". 

Mus txapeldunak bi urrestildar izan ziren: Enekoitz Etxeberria 'Tozto' eta Josi Aizpuru. Iraurgi Cup Kirol Klubak mus txapelketatik ateratako dirua klubaren ekimenetan erabiliko du, eta eskerrak eman dizkiete eskainitako laguntzagatik Kiruri jatetxeari, Elosegi upategiari eta Odriozola harategiari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide