Mikroenpresen kostuen inguruko saioa egin dute eskualdeko hainbat enpresek

Uztarria.eus 2012ko ots. 17a, 11:19

Eskualdeko hainbat enpresatako kideak elkartu ziren kostuez-eta hitz egiteko.

Eskualdeko mikroenpresen garapena lortzeko, horien kudeaketa hobetzeko eta lehiakorragoak izan daitezen, Iraurgi Lantzenek 'Mikroenpresak Mugimenduan-Microempresas en Acción' proiektua jarri zuen abian. Ekimen horren baitan, joan den asteartean 'Kostuen kudeaketa eta kontrola' saioa egin zuten hamalau mikroenpresetako arduradunekin

Eskualdeko mikroenpresen garapena lortzeko, horien kudeaketa hobetzeko eta lehiakorragoak izan daitezen, Iraurgi Lantzenek 'Mikroenpresak Mugimenduan-Microempresas en Acción' proiektua jarri zuen abian.

Ekimen horren baitan, joan den asteartean 'Kostuen kudeaketa eta kontrola' saioa egin zuten hamalau mikroenpresetako arduradunekin. Saioaren helburua enpresetako kostuak kudeatzeko tresna erraz bat diseinatzen eta erabiltzen erakustea izan zen. Arduradunek agertu dutenez, ekintza hauetan eskualdeko mikroenpresa guztiek hartu dezakete parte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide