Lan Mobelek etxean jokatuko du Gandiaren kontra, gaur

Uztarria.eus 2012ko ots. 17a, 11:36

21:00etan hasiko da partida, Azpeitiko kiroldegian. Lagun Onakek, berriz, bihar Beasainen kontra jokatuko du han, 17:00etan hasita.

Lan Mobel Iraurgik gaur, ostirala, jokatuko du Azpeitiko kiroldegian Gandiaren kontra, 21:00etan hasita. Garaipena lortzea du helburu etxeko taldeak, joan den astean Las Rozasen kontrako partida galdu eta gero. 

Lan Mobel bederatzigarrena da sailkapenean, zazpi partida irabazita. Aldiz, hamaikagarrena da, lau garaipen lortuta.

Lagun Onakek Beasainen

Gipuzkoarren arteko derbia jokatuko dute bihar, zapatua, Beasainek eta Lagun Onakek. 17:00etan hasiko da partida. Beasain saikapenean seigarrena da 45 punturekin, eta Lagun Onak hamaikagarren postuan dago 31 puntu eskuratuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide