XXXIII. Sokamuturra Argazki Lehiaketa 'Imanol Elias' saria antolatu du Argazki Elkarteak

Badatoz aurten ere inauteriak eta azkenengo urteetan bezala, Sokamuturreko Argazki Lehiaketa antolatu dugu.

Aurtengo honetan gainera, eta baita aurrerantzean ere, Sokamuturreko Argazki Lehiaketa honi Imanol Elias izena jartzea erabaki dugu. 1980. urteaz geroztik eta lehenengo 25 urtetan bera izan da lehiaketa honen sortzaile eta bultzatzaile (Kutxa, Gipuzkoako Aurrezki Kutxak antolatuta) eta azkenengo urteetan ere, beti parte hartu izandu, argazki sarituak izendatzeko epaile lanetan. Horregatik, bere lan guztia eskertu eta bere lanaren memoria gogoan izan nahi dugu.

Horrela bada, argazki kamera eskuan, gozatu festaz eta animatu lehiaketan parte hartzera!

 Jarraian, lehiaketako oinarriak atxikitzen dizkizuegu:

 OINARRIAK

 1.- Nahi duen pertsona orok parte hartu dezake argazki lehiaketa honetan.

 2.- Gaia: 2012ko Otsailaren 19, 20 eta 21ean Azpeitian, Inauterietako Festetan

ospatuko den nagusien Sokamuturra.

 3.- Modalitate bakarra txuri-beltza da.

 4.- Egile bakoitzak aipatutako gaiari buruz gehienez bost argazki aurkeztu ditzake.

 5.- Argazkien tamaina 20 x 30 cm-koa izango da. Atzealdean, argazkiaren izenburua, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa azaldu behar dira.

6.- Lanak pakete edo sobre itxian bidali beharko dira helbide honetara:

 Azpeitiko Argazki Elkartea, Apdo. Correos 326 de Azpeitia

edo Sociedad Fotográfica de Azpeitia, Plaza Pérez Arregui nº1, 1º - 20730 - AZPEITIA

 7.- Entrega-epea 2012eko Martxoak 1, Osteguna 22:00 ordutan amaituko da.

 8.- Honakoak izango dira sariak:

Lehenengoa: 365 € eta garaikurra

Bigarrena: 235 € eta garaikurra

Hirugarrena: 200 € eta garaikurra

Laugarrena: 120 €

Bosgarrena: 80 €.

 9.- Gainera, sari berezi bat egongo da: Iñaki Joaristi Altzarte, 150 € eta Plaka,

Inauterietako Jai Giroari buruzko txuri-beltzeko argazki onenari. Sari honetarako,

partaide bakoitzak bi argazki aurkeztu ahal izango ditu eta 4. eta 5. puntuko

betebeharrak jarraituz.

10.- Epaimahaia Azpeitiko Argazki Elkarteak aukeratuko du

11.2012ko Martxoaren 17an, larunbata, eguerdiko ordu-batean, erakusketa

irekitzearekin batera, sari banaketa egingo da. 

12.- Erakusketara etortzen diren ikusleak ere sari herrikoi bat emateko aukera izango dute, bere gustuko argazkiari botoa emanez. Argazki irabazlearen egileak plakatxo bat jasoko du. Botoa ematen duten ikusleen artean 10 argazkiren 20x30ko anpliazioak zozketatuko dira. 

13.- Saritutako argazkiak erakunde antolatzailearen jabetzan geratuko dira. Irabazleak ez direnak, erakusketa ixten denetik hurrengo hamabost egunetan erretiratu ahal izango dira Azpeitiko Argazki Elkartean.


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide