Pilota ikuskizuna antolatu du Ilunpek zapaturako

Urola Kostako Hitza 2012ko ots. 17a, 17:04

Eskuzko, zesta puntako eta erremonteko partidak prestatu dituzte herriko pilotari gazteekin. Jaialdia Izarraitz pilotalekuan izango da, 22:00etan hasita.

Ilunpe Pilota Elkarteak biharko pilota ikuskizuna antolatu du Izarraitz pilotalekuan, 22:00etan. Eskua, zesta eta erremontea bilduko dituen kirol ekitaldia da biharkoa. "Udalak diru iturria itxi egin zuen, eta gainera herriko kirolari gazteek profesionalek baino jende gehiago erakartzen dute frontoira", diote Ilunpekoek.

Eskuz, Larrañaga eta Eulate Goñi II.a eta Uzkudunen kontra ariko dira. Zestan, Gorostolak eta Ezkiagak Etxabe eta Etxabe izango dituzte aurkari. Erremontean, berriz, Segurola eta Aizpuru Otaegi eta Labakaren kontra ariko dira. Sarrera 10 euro da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide