Lan Mobelek garaipena lortu du Gandiaren kontra

Uztarria.eus 2012ko otsailaren 22a

Lan Mobelek garaipena lortu zuen Gandiaren kontra

Lagun Onakek, berriz, bana berdindu zuen Beasainen kontra, han. Hori dela-eta, sailkapeneko hamabigarren postuan da Azpeitiko taldea.

Joan den astean ez bezala, Lan Mobel ISBk garaipena lortu zuen Gandiaren kontra, ostiralean. 89 eta 69 irabazi zuen Azpeitiko taldeak, eta denboraldiko zortzigarren garaipena eskuratu zuen Lan Mobelek. Hasieran partida parekatua izan arren, segituan eman dio buelta markagailuari Iraurgik. Orain, sailkapeneko bederatzigarren postuan dago Lan Mobel, eta Gandia 13.ean.

Bestalde, Lan Mobel ISBko Ola Atoyebi nigeriar pibota aste bukaerako Zilarreko Adecco Ligako jokalari onena izendatu dute. 24 puntu sartu zituen Atoyebik, 11 errebote eskuratu eta 4 falta egin zizkioten. Guztira, 30 puntuko balorazioarekin bukatu zuen Gandiaren kontrako partida.

Berdinketa Lagun Onakek

Lagun Onakek Beasainen kontra neurtu zituen indarrak zapatu arratsaldean eta Azpeitira puntu batekin itzultzea lortu zuen galtzen hasi eta gero. 25. mintuan sartu zuen gola Beasainek, eta 65.ean berdindu zuen Lagun Onakek Otegik sartutako golari esker.

Lagun Onak sailkapeneko hamabigarren postuan dago, 32 punturekin. Beasain, berriz, seigarrena da sailkapenean, 46 punturekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide