Juan Miguel Arregi Kubako jesuiten buru izendatu dute

Uztarria.eus 2012ko ots. 22a, 18:36

Juan Miguel Arregi (eskubitik aurrena) Joan Joxe Gonzalez Txabarri, Juan Jose Ibarretxe eta Juan Maria Uriarterekin Loiolako basilikako eskaileretan, San Inazioren heriotzaren 450. urteurrenaren ospakizunen hasieran.

Azpeitiarra Loiolako Probintziala izan zen 2003tik 2008ra. Beste azpeitiar batek, Juanjo Etxeberriak, hartu zuen haren lekukoa Loiolan. Orain, otsailaren bukaera aldera hartuko du kargu berria Arregik, Jesusen Lagundiaren iturriek aurreratu dutenez.

Loiolako Probintziaburu karguan -Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroa hartzen ditu barruan jesuiten Loiolako Probintziak- ia bost urte egin zituen Arregik. 2003ko San Inazio egunez jabetu zen karguaz, eta 2008ko Pazko eguneko elizkizunean egin zuten esku-aldaketa ekitaldia, urte hartako martxoan aurreratu zuten kargu aldaketa gauzatuz

Jesuiten antolamenduaren barruan, Kuba Antilletako Probintziaren menpeko barrutia da. Jorge Celaren tokia hartuko du Juan Miguel Arregik Kuban.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide