Lilatoirako izena emateko azken eguna, gaur

Uztarria.eus 2012ko ots. 23a, 13:16

Igerilekuan egin behar da inskripzioa, eta hilaren 29tik, asteartea, aurrera jaso ahal izango dituzte dortsalak igerilekuan bertan.

Martxoaren 4an, igandea, Donostian egingo den XXIII. Lilatoi lasterketan parte hartu nahi dutenek gaur, osteguna, dute izena emateko azken eguna. Igerilekuan egin behar da inskripzioa, eta hilaren 29tik, asteartea, aurrera jaso ahal izango dituzte dortsalak igerilekuan bertan.

Lasterketako dortsala hamar euro ordaindu beharko da, baina txip horia dutenek bederatzi euro. Donostiara joan-etorria egiteko ez du autobusik antolatu Udalak.

Lasterketak bost kilometroko ibilbidea izango du eta 11:00etan abiatuko da, Boulevard-etik.

Iaz 51 azpeitiarrek bukatu zuten Lilatoia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide