Ilunpekoek bihar dituzte pilota saioak

Uztarria.eus 2012ko ots. 24a, 12:48

Bestalde, igandean, hilaren 26an, 22 urtez azpiko Euskal Ligako finalaurrekoa jokatuko dute Ilunpeko Iriondo eta Aizpuru pilotariek Abadiño Atxarte taldekoen kontra.

Ilunpe Pilota Elkartekoek bihar, zapatuan, entrenamendu saioak egingo dituzte, Frontoi Txikin. 6, 7 eta 8 urteko haurrek 10:00etan hasiko dituzte pilotako entrenamenduak; 9 eta 10 urte artekoek, berriz, 11:00etan. 

Bestalde, igandean, hilaren 26an, 22 urtez azpiko Euskal Ligako finalaurrekoa jokatuko dute Ilunpeko Iriondo eta Aizpuru pilotariek Abadiño Atxarte taldekoen kontra. 12:00etan hasiko da partida eta irabazleak finalera sailkatuko dira zuzenean. Izan ere, finalaurrekoetatik aurrera zein bikotek egingo duen partida baten erabakiko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide