Eta kirol denboraldia duatloiak korrituz hasi du, eta txapelak lortuz, gainera. Euskal Herriko duatloi zirkuituko bigarren lasterketa joan den larunbatean Sopelan (Bizkaia) jokatu zen, eta Etxeberriak irabazi zuen.
Atletak 5,2 kilometro, 19,2 kilometro eta 2,5 kilometro egin behar izan zituzten Sopelako VII. Duatloian. Azpeitiarrak bi minutuko aldea atera zion Veronic Dominguezi. Etxeberriak 1:12:25eko denbora egin zuen, eta Dominguezek 1:14:28koa. Guztira 200 parte-hartzaile inguru elkartu zituen larunbateko Bizkaiko probak. "Irabazteak motibatu eta animoak igotzen ditu. Baina hasiera besterik ez da, eta aurrerantzean zer gertatzen den ikusi beharko dugu", azaldu du.
Duatloioko hurrengo proba Eibarren jokatuko du Etxeberriak, martxoaren 3an. Orduan, duatloiko Gipuzkoako Txapelketa izango du jokoan.
Gero, triatloia
Duatloian hainbat proba egin ondoren, apirila aldera, triatloiari helduko dio atleta azpeitiarrak. Orduan, igeriari ekin beharko dio, eta horrek errespetu pixka bat ematen diola azaldu du: "Igerian teknika asko antzematen da, eta lehendik maila dutenei antzeman egiten zaie eta aldea ateratzen dute.