Baigera erretiratuen elkarteak Sartagudara (Nafarroa) ibilaldia antolatu du martxoaren 15erako. Irteerara joan nahi dutenek martxoaren 5etik 8ra eman beharko dute izena Baigerako bulegoan, astegunetan 10:30etik 12:30era. Izena ematen dutenek 30 euro ordaindu beharko dute.
Ibilaldiaren egunean, 08:00etan irtengo du autobusak plaza atzetik. Sartaguda bisitatuko dute aurrena, eta bazkaltzera joango dira gero. Arratsaldea Logroñon pasatuko dute.
Karta joko txapelketa
Bestalde, karta joko txapelketa antolatu du Baigerak, martxoaren 6 eta 8rako. Saioak Baigera I-ean eta Baigera II-an (Sanjuandegin) egingo dituzte, 16:30etik aurrera. Urteroko legez, tute eta eskoba txapelketak Baigera II.ean izango dira, eta musekoak eta punttukoak Baigera Iean.
Parte hartu nahi dutenek gaur, asteazkena, dute izena emateko azken eguna elkartearen egoitzan, 10:30etik 12:30era bitartean.