Mikel Labakak soleo muskulua hautsi du

Uztarria.eus 2012ko mar. 2a, 11:22

Azpeitiar jokalariak eskuin hankako soleo muskuluan haustura du, eta ez da zelaian izango hiruzpalau astean.

Mikel Labaka (Azpeitia, 1980) Rayo Vallecanoko atzelariak eskubiko hankako soleo muskuluan haustura du eta, ondorioz, hiruzpalau astean jokatu gabe egon beharko du.

Azpeitiarra bere kabuz entrenatzen aritu da azken egunetan, eta ez du gainontzeko taldekideen erritmoa jarraitu duen lesioa sendatu ahal izateko.

Azpeitiar futbolariak joan den abuztuan utzi zuen Reala eta Rayo Vallecanorekin sinatu zuen bi urterako kontratua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide